Kategoria: Senior Mutilak A

Eibar Rugbytik, CDDren erabakiaren ondoren, konfirmatu nahi dugu Ourenseren aurkako partida atzeratuta gelditzen dela. Jardunaldi hau lehenago ere atzeratuta zegoen eta oraingoan, Eibarko jokalarietan agertu diren Covid kasuengatik atzeratzen da.

Probak egiterako orduan 2 kasu baieztatu ziren. Jarraian Osakidetzarekin kontaktuan jarri ziren eta beste jokalari guztiak konfinatu zituzten, kontaktu zuzena kontsideratzeagatik.

Azkar jokatu da eta momentu guztian partida egoera hoberenean jokatzea lehenetsi da.

Horregatik, kluba derrigortuta agertu da jardunaldiaren atzerapena eskatzera partida jokatu baino 3 egun lehenago. Hurrengo data finkatu gabe dago oraindik. Klubeko jokalari guztiak ondo daude. Sentitzen dugu sortutako arazo guztiegatik eta osasun ona opa dizuegu!

Azken albisteak