Kategoria: Senior Mutilak A

Asteburu honetan, igandea, 11: 00etan, Eibar rugby taldeak Ohorezko B Mailako lehen partida jokatuko du Getxoren aurka!

Azkenean iritsi da!! Ohorezko B mailako talde guztiek itxaroten ari ziren data!!
Eibarrek, ia bi hilabete daramatza entrenamenduekin. Jose Luis Youg bigarren entrenatzailearen fitxaketarekin, entrenamendu fisiko eta biziak egiten aritu dira. Bestalde, fase estatikoetarako sistema praktikatu dute. Euren hobekuntza erakutsi ahal izan zuten Ordiziako 23 urtez azpikoen aurka lagunarteko partida jokatuz.

Eibar 2009tik dabil Ohorezko B Mailan, eta hainbat jokalariekin indartu behar izan du bere 15ekoa. Gero eta lehiakorragoa den Liga horri aurre egiteko, Liga mantentzea ez baita erraza. Hala ere, taldearen helburu nagusia 4 lehenen artean geratzea da.

AUPAEIBAR!!.

Azken albisteak