Kategoria: Bestelako berriak

Eibar rugby, urte honetan kategoria nazionalean estreinatu berri dena, IBERDROLA Ligako TOP 4ean sailkatzea lortu du, 3. postua eskuratuz.

Igande honetan hasiko da Iberdrola Ligako 2. fasea eta armaginek kopa eskuratu nahi dute. Orain 3 partida garrantzitsu jokatu behar dituzte, talde oso lehiakorren aurka: Cisneros, Majadahonda (maiatzaren 2an Madrilen) eta Cocos Sevilla (maiatzaren 8an, Sevillan).

Igande honetan, Cisnerosen aurka jokatuko dute, Unben. Ligako estreinaldian jokatu zuten taldearen aurkakoa izango da norgehiagoka, talde oso dinamikoa eta konstantea baita, Eibartarren jokoa zailtzen saiatuko direlarik.

ZORTE ON EIBAR!!!

Azken albisteak