Kategoria: Bestelako berriak

Gaur, larunbata, otsailaren 3an. 18 urte azpiko Avia Eibar Rugby Taldea eta La Unica Rugby taldearen arteko norgehiagoka izan dugu Unbeko Rugby Zelaian goizeko 11etan.

Oso partidu zaila izan da eguraldi nahasi eta zelaiaren egoeraren ondorioz. Baloia eskuetatik ihes egiten zien jokalariei baina bi taldeetako jokalariek heldutasuna eta jarrera baikorra izan dute partiduari aurre egiterako orduan. Ongi moldatu dira bi taldeetako jokalaria baina iruindarrek izan dituzten aukeretan puntuak lortu izan dituzte, eta eibartarroi hori faltatu izan zaigu, nahiz eta defentsa lanetan oso ongi moldatu izan garen. Bukaeran 5-22 markagailuarekin amaitu da partidua.

Azken albisteak