Asteburu honetan, errugbia izango da nagusi. Kategoria guztiek, emakumezkoenak izan ezik, jardunaldiak dituzte!
Gizonezkoek Euskal Ligako hirugarren partida jokatuko dute Sarako Izarrak RT taldearen aurka, larunbatean 16: 30ean Unben.
Eibartarrak indartsu doaz igandean Zornotza Rten aurka garaipen argia lortu ostean. Talde-kohesioa bilatzen jarraitzea da helburu argietako bat, taldean hazteko eta joko propioa definitzeko.
Gainera, nazioarteko bi fitxaketa dituzte, joan den astean Eibarko taldeari argentinar bi fitxaketa gehitu zitzaizkion: Octavio Peyrot eta Santino Pantanali. Bi jokalariak Buenos Aireseko gimnasia eta esgrimako lehen taldetik datoz. Eta maskulinoa indartzera etorri dira.
ZORTE ON!
AUPA EIBAR!!
Azken albisteak