Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar Rugby taldeak hasiera eman zion denboraldiari aurkari gogor baten kontra.

Eibartarrek, etxean eta bere jendearen aurrean, Burgoseko taldeari aurre egin zioten partida berdindu batean. Bi taldeek gogor lan egin behar izan zuten entseiluak lortzeko, baloiaren jabetza erasoan ondo aprobetxatuz. Melea izan zen gipuzkoarren ahulezia haundiena, horrez gain, kanpoko taldeko aperturaren ostiko indartsua izan zen lau puntuak Burgosera joateko arrazoia.

Hiruna entsegu talde bakoitzaren aldetik, amaierako markagailua 22-31 izan bazen ere. Avia Eibar Rugby taldeak, punto bonusa eta defentsako puntoa eskura izan zituen arren, azkenean ez zuen etekinik atera. Agertutako joko eta sentsazio onekin geratu beharko gara datorren astean Vigoren aurka duen partiduari begira.

Azken albisteak