Talde eibartarrak Vigora bidaiatu zuten atzeratua zuen jardunaldia jokatzeko, hainbat jokalarien hutsuneekin baina partidu on bat egin eta puntuak bueltan ekartzeko gogoz.
Partidua As Lagoas zelaian jokatzen zen domekan eguerdiko 12:30 etan. Vigok,ligako azkenaurrenak, puntuak lortzeko premia zuen, eta partiduan euren jokoa nabarmenduz hasi eta markagailuan aurretik jarri ziren hogeigarren minuturako bi entsegu sartuz. Hortik aurrera, eibartarrek baloia bereganatu eta euren jokoa eginez, puntuak lortu zituzten markagailuan aurretik jarriz, bigarren zatia hasi eta berehala.Dena dela, hainbat erabaki txar hartu ondoren, Vigoko taldeak eurenak aprobetxatu zituzten partidua 35-21 markagailuarekin izteko.
Bidai honetako ikuspuntu onena eibartarrentzat, euren gazteak lehenengo taldeko hamabostekoan ikustea da eta maila honetan jokatzeko trebezia dutela erakustea.
Azken albisteak