Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Atzo, abenduak 19 igandea, eguerdiko 12etan partida erabakigarria jokatu dute Unben Eibar Rugbyko mutilek Gaztediren aurka.

Partida hasieratik, markagailuak azkar batean egin du gora armaginen alde, kolpe batzuen ostean ostikoz lortutako puntuekin. Aurrelariekin jokatutako lehen zati honek 11-3ko markagailuarekin bukatu du.

Bigarren zatian joko gehiago ikusi da, baloia nahi eta jokoan eduki dute eibartarrek. Lanean jarraituz eta dinamika positiboak mantenduz hainbat entsegu lortu dituzte. Gasteizko taldearen entsegu bakarrarekin bukatu da gaurko jokoa, markagailuan 30-8ko emaitzarekin bukatu delarik.

Merezitako garaipena eibartarrentzat, aurreko jardunaldietan landutakoari balioa eman eta erakusteko gai izan baitira. Orain atseden hartzeko denbora dator, baina taldeak hobekuntza bilatzen jarraituko du.

Azken albisteak