Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
AVIA Eibar Rugby Taldeak bigarren jaurdunaldia jokatu zuen Fadurako zelaian; hau da, Getxon. Zapatuan zegoen hitzordua jarrita arratsaldeko 17.00retan. Eibartarrek azken partiduko emaitza aldatzeko nahia zuten baina ez zen posible izan, 70-15 galduz.
AVIA Eibar Rugby Taldeak ateratako hamabosta honako hau izan zen: Favio Zúñiga, Endika Arrillaga, Federico Scarlato, Alexander Teruel, Franco Maggiolo, Doudou Kalling, Ander Fernandez, Ander Gallego, Jokin Garcia, Facundo Coronel, Gaston Pilot, Ion Ander Vergara, Markel Liaño, Xabier Bengoa, Santiago Carrara, aldaketak: Gorka Moya, Haytham El Atari, Achraf Chajrane, Mikel Kaie, Alex Larrañaga, Iker Narbaiza eta Zain Ali.
Lehen zatiko hastapenetan, markagailuan aurretik jarri ziren Eibartarrak, Jokin Garciaren bi entsegurekin, markagailua eibartarren alde jarriz 5-12-koarekin. Orduan, Getxon jokoa gogortzen hasi zen eta hastapeneko markagailua irauli eta 36-17koa ezarri.
Bigarren zatian, Eibartarrak markagailuari buelta ematen saiatu ziren baina lehen minutuetan jasotako entseguak, burua ezin altsa laga zuten AVIA Eibar Rugby Taldeak mutilak.
Dagoeneko azken bi partidu horiek ahantzi egin nahi dute Eibartarrek hurrengo norgehiagokei aurre egiteko; hots, hurrengo zapatuan jokatuko duten Uribealdearen kontrako partidua, horretarako lan asko egin beharko dute Gaston Ibarbururen mutilek astean zehar.
Aupa E.R.T!!
Azken albisteak