Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby neskek, igande honetan Unben jokatu zuten, Ohorezko B mailako bigarren jardunaldia XV Hortaleza taldearen aurka, aurreko denboraldian Ohorezko mailako taldea izan zena.

Eibartarrak gogor aritu dira azken asteetan, partidari ahalik eta ongien ekiteko, izan ere, oso gogorra eta esperientzia handiko partida espero zuten.

Lehen zatian Eibar indartsu hasi da eta partidaren erritmoa markatuz. Minutu gutxiren buruan entseguak egin dituzte eta horrek indar handia eman die partidarekin aurrera jarraitzeko. Hortalezako neskek entsegu aukerak oso gertu izan dituzte, lehen puntuak lortuz. Lehen zatia 20-5 amaitu da gure nesken alde.

Bigarren zatian, kontrakoak indartsu hasi dira, eta jokoa zaildu diote armaginei. Nekea bi taldeetan nabaritzen hasi zen. Etxekoek hainbat aukera sortu eta entseguak egin dituzte. 46-5 emaitzarekin bukatu da partida. Aurkariek entsegu bakarra egin arren, beraien esperientzia eta indarra partida osoan zehar nabaritu da, Eibartarrentzat partida zailduz. Gure jokalariek beraiengandik ikasteko aukera izan dute.

Gure neskek Ohorezko B maila bi garaipenekin hasi dute.
Eskerrik asko Hortaleza!
Zorionak neskak!
Lanean jarraitu!!

Azken albisteak