Larunbat honetan, 16: 00etan, Unben, etxeko taldeak eta La única, duela pare bat hilabete egin zuten bezala, aurrez aurre jolastu zuten. Bigarren faseko zozketaren arabera, eibartarrak Unben aurkeztu behar ziren berriro, eta horrela izan zen. Bisitariak oso talde zorrotza direla eta ezer ez duela galdutzat ematen jakinda, armaginek zelaira salto egiten zuten partida serio baten eta arrisku postuetatik behin betiko aldenduko zituen garaipen baten bila. Partida aldapa gora hasi zen Eibarrentzat, zigor kolpe batekin. Laster esnatu ziren, eta markagailuan aurretik jarri ziren entsegu baten bidez. Partidak berdintasun handiko minutuak igaro zituen, baina etxekoek alde guztietatik eraso egin zuten eta Iruñekoek behin eta berriz gelditu zituzten eibartarren erasoak. 30. minutura heltzean, bi taldeek txartel gorri bana jaso zitutuzten eta defentsan tarte gehiago agertzean, eibartarrak entseguak egiten hasi ziren. Lehen denbora 26-3 bukatu izanda, atsedenaldiko hitzaldian jokoaren gauzak egokitu ziren eta Eibar oso serio atera zen partida ixtera, bigarren denborako lehen 10 minututan bi entsegu lortuz. Aldaketak partidan sartzen hasi ziren eta azken emaitza 52 eta 10 izan zen. Oso partida lehiatua eta joko onekoa. Eibartarrak animo onez atera dira hurrengo partidei aurre egiteko eta urtearen bigarren zati honetan lortzen ari diren joko onaren ildotik jarraitzeko.
Hasierako XV:
- Kutxu
- Wally
- Gaston
- Franco
- Goyo
- Fer
- Doudou
- Mou
- Patxi
- Gradyn
- Josh
- Graeme
- Txitxo
- Jokin
- Gaizka (C)
Jokalari hauek ere minutuak jokatu zituzten:
- Kaye
- Achraf
- Alex
- Caban
- Haytham
- Fikri