Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Azaroak 4 arratsaldeko lauretan, Unben, rugbyko ohorezko B mailako A multzoko 7.jardunaldia jokatu zen, Avia Eibar Rugby taldea eta Oviedoren artean.

Partida hasi aurretik, hil berri den Zarraua, rugbylari eta lagunari, omenaldia egin zitzaion, gohian bego.

Behin omenaldia amaituta partidua hasi zen. Naiz eta talde asturiarra klasifikazioan azpitik egon, galdu dituen partiduetan puntuen aldea nahiko txikia izan da beraz ez zegoen faborito argirik. Bestalde Eibartarrek partidu zailak izan dituzte azkenaldian eta horrek lesionatu eta txartelengatik zigortutako zenbait jokalari utzi ditu. Horregatik partidu garrantzitsua zen Avia Eibar Rugbyrentzat, azken aldiko lan ona balioztatzeko.

Omenaldia. Egilea: Ramon Beitia

Lehenengo minutuetan bi taldeek bere lekua topatzen jardun zuten, defentsak erasoak baino eraginkorragoak izan ziren. Baina 23.minutuan Malabek defentsa austea lortu zuen lehenengo entsegua lortseko. Hemendik aurrera etxeko taldearen domeinua haunditzen joan zen eta 35. minutuan Gaizkak zigor kolpe baten ondorioz 8-0 -koa jarri zuen markagailuan eta horrela joan ziren atsedenera.

Bigarren zatian armaginen nagusitasuna nabarmenagoa izan zen, meeletan indartsuago ageri ziren eta touche-etan zenbait lapurketa burutu ere. Puntuen diferentzia handitzen joan zen, 55.minutuan Augustok entsegu polita lortu zuenean eta 10 minutura Oviedoko taldeak zigor entsegua jasan zuenean, eibartarrek entsegua lortseko zorian zeudenean arau auste larria egitearren. Partidua amaitzeko 6 minuturen faltan, Jokinek, erasoko punto bonusa ematen zien entsegua lortu zuen etxeko taldearentzat. Markagailuan behin behineko 30-5 sinatuz. Emaitza ona Avia Eibar Rugby taldearentzat, azkenaldian eginiko lanaren ondorio argia. Animo mutilak ta segui aurrera !!

Azken albisteak