7ko ligako azkenengo jardunaldiaren egoitza Eibarren izan zen, larunbat honetan, hilak 9an, goizeko 10.30tik aurrera.
Antolatu diren beste bi txapelketetan Eibartarrak garbi nagusitu ziren, eta azkenengo honetan ere etxekoak nabarmen nagusi izan ziren ondorengo emaitzak eskainiz:
Uni Bilbao- Eibar (0-28)
Gernika- Eibar (0-29)
Getxo- Eibar (3-21)
La Rioja- Eibar (0-7)
Giro eta eguraldi ona nagusitu zen txapelketan, hala ere, tamalez, Getxoko jokalari batek lesio handi baten ondorioz txapelketa atzeratu egin zen. Eibar Rugby taldeak berreskuratze bizkorra opa dio!
Bestetik, eskerrak eman Eibarko Udaletxeari Untzagan jarritako karpa, hirugarren denbora egiteko utzi izanagatik. Giro paregabea egon zen!
Eibartarrek helburu bat zehaztu eta bete egin zuten: denboraldia emaitza eta sentsazio onekin bukatzea. Orain, merezitako atsedena izango dute. ZORIONAK EIBAR!!!