Kategoria: Bestelako berriak

Asteburu honetan ERT putrezaharrek partidua izan dugu Iruñean,La Unika R.T.Sahizaharren aurka,hauek ekainean egindako bizita eskertu nahian.Eguraldi kaskarra espero zen,baina  zorionez,errugbiaz gozatzeko giro aparta izan genuen.
Azken orduko baja zirela medio eta,13 jokalari hurbildu ginen UPNA zelaira :Patxi,Josu,Badi,Vicu,Lape,Bomba,Txantxo,Killer,Unax,Ehari,Aaron,Kapi ta Manolo.Naparrek hiru jokalari utzi zizkiguten taldea osatzeko.
Arratsaldeko seiretan hasi zen.Zelaia nahiko bustia zegoen ta baloia eskuetatik sarri jausten zen,hala ere,bi taldeak gogotsu ibili ziren eta partidu gogor eta  bikaina ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildutakoek.Putrezaharrek hiru entsegu lortu zituzten(Aaron, Kapi eta Killer) eta saizaharrek 2.
Partidua bukatzean bi taldeek hirugarren denbora bikain bat ospatu zuten Iruñarrek alde zaharrean duten lokalea.Saizaharrek,ohitura duten bezela,partidako jokalari kementsuenari zapi bat oparitu zioten,eta kasu honetan Ehari,gure jokalariari,egokitu zitzaion ohorea.Zorionak!!
Afari ederra prestatu ziguten gure adiskideek eta ondoren,bi taldeen arteko opari banaketa izan zen.
Lehen esan bezala,asteburu bikaina errugbi eta adiskide artean gozatzeko.

MILA ESKER SAIZAHARRAK!!
Eta GORA PUTREZAHARRAK!!!!Errugbiaz disfrutatu nahi baduzue,zatozte

Azken albisteak