Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar Rugby Taldeak Uribealdearen aurka oso garrantzitsua den norgehiagoka izan du. Partida galduz gero, maila galtzeko arriskua ere jokoan zegoen. Norgehiagoka otsailak 9 larunbatean jokatu da, rugby askoko arratsalde batean, beraien aurretik bigarren taldeak ere jokatu baitu.
Avia Eibar Rugby Taldeak oso ongi ekin dio norgehiagokari, hasi eta berehala entsegua lortu baitu. Uribealdeak azkar erantzun du entsegu bat lortuz eta partidua berdinduz. Hortik aurrera bi taldeetako aurrelariak baloiaren jabetza lortzeko borrokan hasi dira, talde eibartarra hobea izan da eta horrela zelaian agintzen hasi da. Lan on horri esker 4 entsegu egin eta 5puntuak lortu dituzte, azkenean markagailuan 24-12koa utziz.

Azken albisteak