Aurten ere, Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumeon eskubideen aldeko borrokara batuko da Eibarko Rugby taldea, emakumeon eskubideen alde. Horregatik, ostiral honetan entrenamendura joan ordez, untzaga plazan 20.00retan konbokatu den manifestazioan parte hartuko du AVIA Eibar taldeak.
AVIA Eibarrek badaki gure taldeko emakumee seniorrak egiten duten esfortzua talde lehiakor bat izateko eta eduki duten jarraitasunak Euskal Herriko errugbian izugarrizko eragina izan du.
Bestalde, Eibarko Errugbi taldea haztera eraman duen emakumeen presentzia bistaratu behar da. Egun 6 emakumezko entrenatzaile daude kategoria desberdinetan, arbitro bat ere badaukagu, kontutan izanda bi daudela bakarrik Euskal Herrian, eta hainbat jokalari eskola mailatik senior mailara. Inongo dudarik gabe meritu handiena senior taldeak dauka, gero eta emakume gehiago apuntatzen bait dira errugbian, 38 fitxa daude federatura momentu honetan.
Zalantzarik gabe gauza onak igarotzen ari dira! Baina taldeak atsekabez badaki desberdintasun handiak daudela, batez ere kirol esparruan. Uste dugu isladatzeko eta ESKU HARTZEKO gai bat dela! Guzti honengatik haiekin PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU! ZUEN ZAIN GAUDE!