Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak B, Senior Neskak

Gaur osteguna, hilak 13, AVIA Eibar Rugby Taldeak aurkezpen ofiziala egingo du Untzaga plazan. Bertan maila ezberdinen eta klub osoaren argazkiak egingo dira. Horretaz gain, haurrei bideratutako jolas didaktikoak egingo dira 17.30-18.30ak arte. Aurkezpena bukatzen denean nagusientzako gymkana bat egingo da.

Mutilen 9.denboraldia da aurtengo ohorezko B mailan (iparraldeko A taldea). Gaston Ibarburuk eta Mauro Amorrek zuzenduko dute taldea. Luis Miguel Plata taldeko managerra izango da eta ordezkaria, berriz, Ramon Telleria.

Aurten, hainbat jokalari berri izango ditugu taldea sendotzeko. Hauen artean, Santiago Carrara dago; Italian jokatzen aritu den argentinarra da; 10aren lana egingo duena. Nicolas Carrizo, GEItik etorria, ere izango dugu, 8 postuan jokatuko duena. Franco Magiolo, berriz, eskoziar ligatik datorren 2.lerroa da. Azkenik, Cristian Zapateria Zarautzen aritu dena. Bigarren taldea Ion Unamunok zuzenduko du. Azken hauek euskal ligako 2.mailan jokatuko dute.

Neskek euskal ligan jokatu arren, ohorezko B mailara iristeko asmotan daude. Lehenengo norgehiagoka Durangoren aurka izango dute. Liga konplexua izango da, 11taldek buelta bakarrean emaitzak lortu beharko baitituzte; ohorezko B mailan postu bakarra baitago jokoan. Ligako bigarren zatian 2.taldea sortzeko asmoa dute, maila ezberdinetan banatuko dutelako.

Aurtengo errefortzuak, Nerea Garcia, Conchita Kolly, Irantzu Carral, Yarnisae Ruruhira eta Amy Louise. Azkenengo biak, Zelanda Berritik etorritako dira, egun den Cristina Guntinekin batera taldea eramateko.

Ezin gara Amaiur Mayotaz ahaztu; ohorezko mailako taldeen eskaintza jaso arren, klubean eta gure proiektuan sinistuta gurekin geratuko dela.

Nesken taldeak hainbat nobedade izango ditu lan taldean. Santiago Carrarak bigarren taldean lagunduko du. Eli azkuneren bigarren urtea izango da ordezkari lanetan. Edorta Marquezek gainera, manager bezala arituko da. Zelanda Berritik etorritako neskak, jokatzeaz aparte entrenatzaile lanetan ere arituko dira. Hauek All Blacks famatuen taldeko partaide izan dira, Canadako munduko txapelketan jokatu zuten. Hauei esker, taldea sendotu egingo da, euren jakintza zabalduz eta errugbia nola bizi duten erakutsiz.

Azkenik, klubeko akademia aipatu beharra dago. Errugbia bultzatzeko garrantzitsua baita oinarritik hastea.

Akademiak bi talde izango ditu: 16 eta 18 azpikoak. Azken hauen lan taldea, Cristina Guntinek eta Santiago Carrarak osatuko dute. 16 azpikoak, aldiz, Yarnisae Ruruhirak, Amy Williams eta Nicolas Carrizok eramango dute. Ordezkari lanetan Edu Gabiola eta managerra, berriz, Ramon Telleria izango da. Denboraldiari hasiera urrian emango diote.

Eskoletako umeak gogotsu ekin diote denboraldiari, ikasteko gogo askorekin. Erika Pasenau kategoria honetano managerra izango da. 10 azpikoetaz Ander Sanchez eta Aleu Cid arduratuko dira; eta Paulo Couto hauen ordezkaria izango da. Maria Ormaetxeak eta Naiara Chimenok 12 azpikoak hartuko dituzte, Iñaki Arrizabalaga ordezkari bezela lagunduta. Bukatzeko 14 azpikoen ardura Kaiane Bedonesek eta Franco Maggiolok hartuko dute. Juanjo Bustosek ordezkari lanak egingo dute. Entrenatzaileak jokalariak direla aipatzea beharrezkoa da; txikiek asko ikas dezaten dena ematen dute gure seniorrek.

Klubaren kudeaketaz arduratzen direnak hurrengo hauek dira:
-lehendakaria: Iñaki Arrizabalaga
-kirol zuzendaria: Gastón ibarburu
-klubaren kudeaketa: Cristina Guntin

2018-2019ko patrozinatzailea nagusia AVIA izango da. Hauen 4. urtea izango da gure klubean konfiantza jartzen dutena. Bi aldeetako zuzendariak ados jarri dira, hurrengo egunetan kolaborazio hitzarmen bat sinatzeko. Laguntza honek mutilen taldea sendotzen laguntzen du. Baita nesken aldeko apostua egiteno garrantzitsua d; neskek lehen esan dugun bezala, ohorezko B mailan jokatzeko bidea hartu baitute. Esker onak eman nahi dizkiogu klubeko lehendakari ohiari, Ion Egiguren, bere kolaborazioa eta grina oinarrizkoak baitira.

Denboraldi honetarako beste hainbat patrozinatzaile izango ditugun arren, Guridiren laguntza aipatzea beharrezkoa ikusten dugu. Besteak beste, garrantzitsuak diren beste guztiak ere zerrendatuko ditugu: ASKASIBAR, FISIOTERAPIA GUEREÑU, TALADROS TAES, TEKNIKER IK4, INFOSEC, URKOTRO IK, CARTONAJES EIBAR, INPRATEX. ezin ditugu atzean utzi Eibarko udala eta patronatua.

Felix Beitiaren aipamena ere egin behar dugu. Eskerrik asko argazkilari lanetan aritzeagatik.

Azkenik, larunbat honetan, neskek Gernikan lagunartekoa jokatuko dutela gogorarazi nahi dizuegu. Mutilek, berriz, igandean denboraldiari Unben ekingo diote Durangoren aurka 12etan.

 

Azken albisteak