Kategoria: Bestelako berriak

Neskek Igande honetan jokatu dute 12etan “Anoetako mini-estadioan” Bera Beraren aurka.

Lehen zatian zehar aurkariak sendo eta gogotsu hasi dira, eibartarrei lana zailduz. Talde biak izan dira entsegua lortzear, baina puntuak ez ziren heltzen. Gure nesken desantolaketak partida zailtzea eragin du, zelaiean hainbat akats eginez. Hala eta guztiz ere eibartarrek entsegu bat lortu ahal izan dute. Lehen zatiaren amaieran markaigalua 0-7 izan da.

Bigarren zatian zehar eibartarrek jarreraz aldatu dute eta horrekin batera planteatutako jokua ere. Bera Berak beraien maila mantendu dute, entsegu bat lortuz. Bigarren zatia aurrera joan den heinean gure neskek puntu gehiago lortu dituzte. Partida 5-41 bukatu da.

Gure neskek garaipena lortu duten arren, Bera Berako neskek ez diete batere errez utzi partida.

Euskal Ligako zazpigarren jaurdunaldia jokatu eta gero Avia Eibar lehen postuan jarri da!!

Deialdia:

Doha, Edurne, Txime, Nahia, Eider, Aroa, Maria, Aleu, Lucía, Jone, Oracao, Laura, Kaiane, Patri, Raquel, Islam (41′), Malen (49′), Nerea.

 

Zorionak neskak eta jarraitu lanean!!

Azken albisteak