Kategoria: Bestelako berriak

 

Eibartarrek Euskal Ligako hirugarren partida jokatu dute, hirugarren garaipena lortuz. Partida igandean 14:00etan, Unben (Eibar) jokatu zen Gaztedin aurka.

Euria eta haizea izan dira nagusi. Jokoaren erritmoan baldintza meteorologikoak eta zelaiaren egoerak eragin handia izan baitzuten, baloiaren erabilera eta kontrola zailduz.

Hala ere, eibartarrek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten azken jokaldiraino. Bigarren zatian, Gaztedik bi entsegu egin ahal izan zituen. Partida 42-12 markagailuarekin bukatu zen Eibarren alde.

Hurrengo partida La Riojaren aurka izango da, larunbatean 16:00etan! ZORTE ON NESKAK!!

Azken albisteak