Kategoria: Bestelako berriak

AVIA Eibar taldeak Euskal Ligako garaile izateko azken jardunaldia jokatu zuen Gaztediren aurka. Partida Gamarran izan zen 16h-tan.

Aurreko aurkari guztiak garaitzea lortu ondoren, neskak kontaktuan indartsu eta gogorra den aurkaria zeukaten aurrean. Garaipenak Ohorezko B mailara igotzea eta A mailara igotzeko aukera izatea suposatzen zuen.

Partida berdinduta egon zen, eibartarrek behin baino gehiagotan galdu zuten kontzentrazioa eta ondorioz, Gaztedik entseguak egitea lortu zuen. Tentsioa nabaria zen, baina jokoan sartzea lortu zuten gure neskek eta euren erritmoa markatu zuten jokoan. Markagailuak 21-48 markatzen zuen partidaren amaieran, eibartarren alde.

Estadistikoki hobetu ezin den denboraldiaren bukaera heldu da, gauza berri askorekin batera.
“Klasifikatzea bakarrik sinistesina izan da, gure aukeretatik kanpo baitzegoen. Gogor egin dugu lan, jokalari gazte asko dauzkagu, formazio gutxirekin eta lortu duguna sinistezina da, zorte handia daukagu.” dio AVIA Eibar taldeko entrenatzaile den Cristina Guntin-ek.

Aurretik aipatu bezala, datorren urtean Ohorezko B maila sortuko da. Baina horren aurretik, eibartarrek errugbiko gehinezko mailara, Ohorezko A mailara, igotzeko aukeragatik lehiatzeko zortea izango dute denboraldi honetan bertan.
Gure bi babesle handienak eskertu nahi ditugu, AVIA eta GURIDI taberna, gugan jarritako konfiantzagatik eta emakumezkoen taldearen alde apustu egiteagatik!
ZORTE ON NESKAK!

Azken albisteak