Kategoria: Bestelako berriak

 

Neskek azken jardunaldia jokatu dute igande honetan Valentzian, Les Abelles taldearen aurka. Bi taldeek lehen postua lortzeko borroka zenez, partida gogorra espero zen.

Behin jokoan, partida oso berdinduta hasi da. Eibarrek markagailua ireki du, baina Les Abellesek ere lehen puntuak lortu ditu. Lehen zatia berdinketa batekin bukatu da, 24na.

Bigarren zatian, gogotsu eta indar handiz sartu dira etxekoak, baina armaginek ez dute amore eman. Bi taldeek hainbat aukera izan dituzte, horietako batzuk entsegu bihurtuz. Gure neskek defentsan ahaleginak egin behar izan zituzte ahalik eta puntu gutxien jasotzeko. Erasoari dagokionez, azken asteetan egindako lana praktikan jarri dute.

Partida 29-45 amaitu da, garaipena Avia Eibarrentzat izanik.

Azken garaipen honekin, Eibar da oraindik galdu gabeko DHBko talde bakarra.

Orain, entrenatzen jarraitu behar da finalerdirako, hirugarren sailkatua den Sant Cugat-en aurka izango dena.

Zorionak neskak!!

Azken albisteak