Zapatua, urtarrilak 13-an, AVIA Eibar Rugby taldeak garaipena lortu zuen Babyauto Zarautzen aurka Astiko zelaian.
Partida 16:00-etan hasi zen, eta 200 jarraitzaile inguru bildu ziren partida ikusteko Asti-n.
AVIA Eibarrek jokalari hauekin hasi zuen partida: Gorka Moya, Endika Arrillaga, Agustin Ortiz, Kepa Zamakola, Gregorio Zabaloy, Ander Gallego, Julen Zamakola, Mikel Meabebasterretxea, Francisco Müller, Gaizka Arrizabalaga, Borja Malabe, Mauro Amor, Ion Ander Vergara, Jokin García, Augusto Vilches. Bestalde Babyauto Zarautz-ek jokalari hauekin hasi zuen partida: Xabier Rekondo, Xabier Prieto, Jon Larrañaga, Mikel Larrañaga, Ander Rekondo, Josu Galarraga, Kepa Ibarguren, Matías Bottarini, Phillip Huxford, Corey Simpson, Adrián Apaolaza, Joseba Galarraga, Jacint Figueras, Haritz Figueras, José Larrañaga.
Partida parekatuta mantendu zen 80 minutu osoetan zehar zelaiaren baldintzei ondorioz. Lehenengo zatian Bi taldeko aurrelariak parekatuta ibili ziren, baina Eibarrek touchetan gailendu egin ziren. Beste aldetik lokatzaren ondorioz bi taldeko hiru-laurdenak baloia hankaz askotan jokatu zuten. Eibartarrek baloia gutxi eduki arren mina lortzea egin zuten atzetik, hau nahikoa izan zen atsedenera irabazten joateko.
Bigarren zatian Babyauto Zarautz-ek mina egin zuen moulen eta fase motelen bidez, horri esker entsegu batzuk lortu zituzten. Baina hau dena ez zen nahikoa izan Eibar indartsua garaitzeko, Eibartarrek bere jokoa inposatu zuten eta hiru-laurdenen jokaldi on batzuen bidez entsegu sorta bat lortu zuten, markagailuan distantzia jarriz.
Partidua 24-32 bukatu zen Eibartarren alde, garaipen garrantzitsu hau lortuz Eibartarrek 5 puntu eraman zituzten etxera Astitik.