Kategoria: Bestelako berriak

Beste behin, Avia Eibar taldeko neskek markak hautsi dituzte Getxoren aurka irabaziz eta honekin, Euskal Ligan bigarren postua mantenduz baina getxogandik puntu bakarrera eta jardunaldi bat gutxiago jokatuta.
Eibartarrak bere aurkari zuzen eta gogorrenaren aurka lehiatzen ziren, GETXO RT, talde benetan gogorra eta Ohorezko A mailako talde ohia. Bi taldeek Euskal Ligako lehenengo postuagatik lehiatzen zuten eta horrekin batera, Ohorezko B mailara igotzeko aukeragatik.
Partida urtarrilak 20an 13h-tan jokatu zen Getxoko Fadurako zelaian.

Harmailak beterik, behin partiduari hasiera emanda, urduritasunak alde batera laga eta kontzentrazioa zen nabari getxo eta eibarko jokalarien artean.

Lehenengo zatia gogorra izan zen, joko eta tentsio askorekin, inork ez zuen bere guardia jaisten, akats batek aurkariari aukera bat eskaintzea suposatzen baitzuen.
Ikusmin askoko 40 minutu izan ziren, baina zati honetako azkenengo jokaldian Nerea Garciak entsegu on batekin guztiak harrituta ustea lortu zuen (40min), markagailuan eibartarrek aurrea hartuz 0-7.

Bigarren zatian eibartarrek, getxokoek espero ez zuten maila mantendu beharra zeukaten. Horrela egin zuten eta maila pixkat gehiago igoaz zelaian gehiago izatea lortu zuten.
Tentsioak eta joko gogorrak jarraitu zuen, hala ere, momentuoro gehiago zirela argi utziz. Eibartarren eraso gogor baten Asmae Ourdik bigarren entsegua lortu zuen (54 min). Getxok azken unerarte lehiatzen jarraitu zuen. Azkenengo minutuetan Amaiur Mayok hirugarren entsegua lortu zuen (69min).
Partida bukatutzat eman zen markagailuak 0-21 adierazten zuela.

Gure nesken taldeak bere helburuak argi izanik, gogor egin du lan partidaz partida jardunaldi honetara heltzeko, eta garaipena lortu eta taulan lehenengo postutik gertuago posizionatzea lortu ondoren, bi jardunaldi gelditzen zaizkio Ohorezko B mailan jokatzeko aukera lortzeko. Ohorezko B maila hau martxoa eta apirilean jokatuko den liga bat da eta bertako lehenengo bi taldeek Ohorezko A mailara igotzeko aukera izango dute, guztia denboraldi bakarrean.

Jokalariak partida hau prestatzen jardun dute, La Unica garaitu zutenetik, honek euren ametsean gehiago sinistea egin baitzuen. Era berean, aurtengo urteari jardunaldi honetarako prestatzen ekin diote, eta LORTU DUTE EUREN HELBURUA!!

AVIA EIBAR RUGBYk zale guztiak benetan eskertu nahi ditu! Beste behin Getxorarte mugiru behar izan baitziren taldea animatu eta gure jokalariak etxean bezala sentiarazteko. Harmailako animorik gabe ez genukeen lortutako emaitza lortuko. Transmititu ziguten indarra oso hunkigarria izan zen eta horregatik GARAIPEN HAU ZUEI ESKAINI NAHI DIZUEGU! AUPA EIBAR!

Azken albisteak