AVIA EIBAR SUB 16K partidu ona jokatu du gaur goizean Unben Txingudirekin.
Jokalariek elkarri laguntza eman diote eta komunikazio ona mantendu dute haien artean. Taldeak hainbat entsegu gauzatzea lortu du.
Defentsa arloan lan egiteko beharra agerian geratu da, baina konfidantza eskuratu ahala aurrerapausoak iritsiko dira.
Amy Williams eta Yami Waithiri entrenatzaileak pozik azaldu ziren partiduaren amaieran ekipoak erakutsitako jokuarekin. .Sub16koak zuzentzen hasi direnetik igaro den denbora laburrean taldea aurrera egin duela nabaritzen dute, entrenamenduetan landutako hainbat gauza zelaian ikusi izanaren garrantzia azpimarratuz.