Kategoria: Bestelako berriak

Emakumezkoen Avia Eibar Rugbyk esperientzia eta gogo asko daukaten 3 jokalari gehitu ditu bere taldera.

Lehenengo jokalaria Eider Olarreta, Gernikako jokalari dena orain dela 3 urtetik. Azkenengo denboraldian zehar Euskadiko selekzioarekin ere jokatu izan du. Aurrelari nahiz linean jokatzeko jokatzeko gaitasunarekin, taldera gaitasun desberdinak eta giro onak ekarriko ditu.

Hurrengo jokalaria Nuria Yurrita da, Universitario de veterinaria taldeak hasi zen jokatzen 18 urterekin. Ondoren, 8 urtez Cisneros-en (Madril) jokatu du eta azkenengo denboraldian ASB-en (Baiona). Gainera, beste selekzio batzuen artean, Madrideko selekzioko ohiko jokalaria da. Hegal edo arrier posizioan jokatzen du.

Azkenik, Laura Lorenzo batzen zaigu, esperientzia handidun jokalaria, 8 urtetatik darama errugbian jokatzen. Bere lehenengo urteak Atletico de San Sebastianen egin zituen, baina geroztik klub askotatik pasa da 21 urtean zehar: Hernani, Eibar, ucb (Valencia), College Rifles (Zelanda Berria), Cisneros (Madrid) eta azkenengo denboraldian ASBn. Lineako postu desberdin askotan jokatzeko gaitasuna dauka.

Gainera, Laura Lorenzo lineako entrenatzaile berria izango da eta honekin Avia Eibar Rugby taldeko staff teknikoa osatzen da. Laura ideia berri, eta gure jokalariei irakasteko eta laguntzeko gogo askorekin etorri da.

Azken albisteak