Kategoria: Senior Neskak

Eibar Rugby taldeak zapatu honetan, irailak 29, hasiera emango dio denboraldiari Euskal Ligan. Lehenengo jardunaldia Durango Rugby taldearen aurka izango da 18:00etan, Durangon. Partidu interesgarria izango da, jokalari berriak etorri baitira durangoko taldea indartzera. Euren artean harrobiko jokalariak, errugbian asko ikasi eta jokatutakoak, eta Uribarri Barrutieta Españako selekzioko jokalaria.

Eibartarrek denboraldi berria daukate aurretik, aurreko denboraldian izandako bolada onari jarraipena emateko eta zer egiteko gai diren erakusteko.
Zorte on!

Azken albisteak