Kategoria: Bestelako berriak

AVIA EIBAR RUGBY TALDEKO NESKEN LEHENENGO PARTIDA ETA GARAIPENA

AVIA Eibar Rugby taldeak bukatutzat eman du 2018/2019 Euskal Ligako lehenengo jardunaldia. Partida Durango Rugby Taldearen aurka izan da, irailak 29an, zapatua.
Eibartarrak aurre denboraldi gogor bat egitetik eta torneo triangular bat irabaztetik datoz.
Durangoko taldearengan antzematen den etengabeko hobekuntzarengatik, neskak konstiente ziren partida zaila izango zela jokatzen hasi aurretik.

Lehenengo zatian bi taldeak maila berean zebiltzan lehian eta jokatzen, nahiz eta Eibartarrak gehiago ziren jokoan. Akats bakoitza entsegu bat egiteko aukera bilakatzen zen. Joku fase batzuen ondoren markagailua Eibarren alde jarri zen, lehenengo zatiari 5-23 -rekin amaiera emanez.

Bigarren zatian eibartarrak jokoan nabarmentzen eta baloiarekin posizioa irabazten hasi ziren. 4 entseguak markatuta , bonusa lortu zuten, hau izanik partiduko helburuetako bat taldearentzat. Partida 14-41 bukatu zen AVIA Eibar Rugby-ren alde.

Euskal Liga buelta bakarrera jokatzen da eta honek jardunaldi guztiak irabaztera derrigortzen ditu, klubaren helburua bete ahal izateko. Horregatik partida bakoitza final bat da Avia Eibar Rugby taldearentzat.

Durango/Larunbata 18h:

1. Malen Esparza
2. Doha Benslaiman
3. Edurne Vidal
4. Idoia Jauregi
5. Maria Ormaetxea
6. Asmae Ourdi
7. Cristina Guntin
8. Nerea Garcia
9. Lucia Moya
10. Jone Agirrezabal
12. Nuria Magdalena
13. Oraçao Sambu
11. Aleu Cid
14. Kaiane Bedones
15. Amaiur Mayo
Bankillo: Alba, Sonia Domínguez, Carla, Patricia Castañedo, Mireia Areitio, Ainara, Tximeno, Elena Mora.
Delegada: Eli S
Entrenatzailea: Cristina
Ikuslea: Ainara

Entseguak:
Lucia 2
Doha 1
Amaiur 2
Asmae 2

Azken albisteak