Kategoria: Bestelako berriak

 

Atsedenaldiaren ondoren, eibartarrak La Riojaren aurkako partida honekin ekin diote ligari. Partida Eibarren izan da, abenduaren 16an 12tan.

Eibar berri askorekin aurkezten da partidara, Yarnisae Ruruhira, Kaiane Bedones eta Jone Agirrezabal-ek lesionatuta jarraitzen baitute aurreko jardunaldietatik. Maria Ormaetxeak, lesio batetik irten ostean, kapitain bezala debutatu du. Idoia Jauregirentzat ere lehen partida izan da bere lesioaren ondoren. Bestalde, Naroa Maiztegui-ren lehen partida izan da gaurkoa.

Bi taldeak azkarrak eta indartsuak dira, baina lehenengo zatian Eibarrek aurrea hartzea lortu zuen, bere helburuak erakutsiz.

Hala ere, bigarren zatian La Riojak egindako presioaren ondorioz eibartarrak akatsak egiten hasi ziren, honek aurkariei euren aldeko entseguak lortzen lagundu dielarik. Orokorrean jokoa berdinduta egon da bi taldeen artean.
Markagailuan 54-19 dagoela eman zaio amaiera jardunaldiari, garaipena eibartarrentzat izanik.

Partida irabazi arren lan asko geratzen da egiteko oraindik, egindako akatsak hobetu eta kanpoan ordenatuago jokatzen ikasteko jarraituko dugu lanean.
ZORIONAK EIBAR!

Azken albisteak