Lehentasuna XVean izaniK, Pedro de Matias, 7ko hautatzaileak, kontzentrazio berri honetara etorkizuna daukaten jokalariak deitzeko aprobetxatu du.
Deialdi honetan Eibar Rugby oso presente egongo da, emakumezkoen taldeko 3 jokalari egongo baitira lehen aldiz: Amaiur Mayo eta Aleu Cid, lehenago ere deituak izan direnak, eta berritasun moduan Nerea Garcia.
Oso profesionalak diren hiru jokalari, azkarrak eta teknika askorekin, dudarik gabe euren onena emateko prest joango dira!
Deialdi berri hau urriaren 1etik 13ra izango da Valladoliden, eta Pedro de Matias entrenatzailearekin batera manager moduan Macarena Aguirre, prestatzaile fisiko moduan Álvaro Gorostiza eta fisio moduan Sergio López egongo dira.
ZORIONAK NESKAK!