AVIA Eibar Rugby Taldeak hasiera eman dio 2019/2020ko denboraldiari. Talde eibartarrak helburu argia dauka: aurreko urteetako emaitzak hobetzea; baina hasiera garratza eman diote urte hasierari.
Unbeko zelaian hitzordua zegoen jarrita zapatuan, arratsaldeko 16:00tan AVK Bera-Bera donostiako taldearen kontra. Eguraldi aparta zegoen errugbiaz gozatzeko; bai jokatzeko orduan baita ikusteko ere. AVIA Eibar Rugby Taldearen hamabostekoa honako hau izan zen:
1. Moya
2. Endika
3. Popi
4. Alex T
5. Favio
6. Achraf
7. Fer
8. Franco
9. Jokin
10. Facu
11. Gastón
12. Ionan
13. Liaño
14. Bengoa
15. Santi Suplenteak
16. Haytham
17. Ibon
18. Kaye
19. Zain
20. Larra
21. Gaizka
22. Íker Narbaiza
Taldeak jokalari berri asko ditu eta hori igarri egin zen jokatzeko orduan, oraindik ez baitira ondo ezagutzen eta elkarrekiko konfidantza landu beharra dute. Taldeak ez zuen behar bezain besteko maila erakutsi baina fitxaketat eta igo berri diren 18 azpiko jokalariek mailak duen zailtasuna ezagutzeko aukera izan zuten.
Partidua, hasierako jokaldietan erabaki zen, AVK Bera-Berak jokaldi onak eginez eta entseguak lortuz. Donostiarrek argi dute euren jokatzeko modua eta min asko egin zion eibartarrei hiru laurdenen jokoarekin.
Esan bezala, partidua lehen zatian erabaki zen; bigarren zatian, haatik, jokoa lasaitzea lortu zuten AVIAko mutilek eta sarraskia murrizten, azken emaitza 12-48 izanik.
Porrota latza izan arren, AVIA Eibar Rugby Taldeak modu baten pozik egoteko arrazoiak badituela esan daiteke, Eibarren sortutako gazte askok debutatzeko aukera izan dutelako. Aurrerago esan bezala, taldeak, konfidantza irabazi beharra dauka fitxaje berrien eta gazteen arteko elkarlana lortuz, horretarako mailan esperientzia duten jokalarien bultzada ezinbestekoa da. Aipatu beharra dago, porrota honetan jokalari garrantzitsuen baja izan duela AVIAk: Kepa Zamakola, Gaizka Arrizabalaga, Patxi Muller, Ander Gallego eta Doudou Kalling. Espero dugu hurrengo deialdirako prest egotea.
AVIA Eibar Rugby Taldeak, hurrengo norgehiagoka Getxon izango du. Gogorra izango da, beraz aste honetan gogor jardun beharko dira mutilak, Getxok lidertza borrokotzeko taldea baitu, eibartarrak bezala.
AUPA E.R.T!!
Azken albisteak