Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
AVIA Eibar Rugby Taldeak asteburu honetan, konkretuki zapatuan arratsaldeko 16.00retan Unbeko polikiroldegian partidu garrantzitsua jokatu zuen Esconsu Gaztediren kontra.
Talde biak puntuen beharrak zuten, aurten garesti dagoela hauek lortzea eta horrela hau izanik azken urteotan parekotasun handiena duen liga da aurtengoa ohorezko b mailan.
Hala ere, puntu hauek lortzeko beharra ez zen nahikoa izan talde eibartarrarentzat ezin izan zuela errenta atera talde gasteiztarrari zuten indarguneak aprobetxatuz partida bereganatu zuten.
Norgehiagoka aurrelariekin erabakiko zen, baloiaren jabetza izanik eta kasu honetan hiriburukoak nagusitu ziren.
Gaston Ibarburuk ateratako hamabostekoa honako hau izan zen: Endika, Federico, Martín, Kepa, Franco, Ion Ander, Doudou, Tiuete, Patxi, Markel, Facundo, Jon, JP, Xabi eta Gaizka Aldaketak: Haytham, Ander Gallego, Achraf, Ander Fernandez, Gastón Pilot eta Santiago.
Azken emaitza honekin talde eibartarra derrigortuta dago falta zaizkion bi partiduak irabaztera aurtengo urtea salbatzeko asmotan eta kontuan izan da ere bi partiduak irabazteaz gain beheko postuetan dauden taldeak ezin dutela punturik lortu.
Egoera hau izanik, klubetik jarraitzaileengan arreta ipintzen dute euren babesa eta indarra orain sumatzea ezinbestekoa baita.
AUPA E.R.T!!
Azken albisteak