Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
AVIA Eibar Rugby Taldeak, ligako hamaseigarren jaurdunaldia jokatu zuen Galiziako lurretan Ourenseren kontra. Eibartarrek azken partiduan izandako dinamika aldatzeko asmoa zuten eta horrela egin ere. Norgehiagoka 32-34 batekin amaitu zen, 4 puntuak eibarko hirira ekarriz.
AVIA Eibar Rugby Taldeak ateratako hamabostekoa honako hau izan zen: Endika Arrillaga, Doudou Kaling, Federico Scarlato, Achraf Chajrane, Franco Maggiolo, Kepa Zamakola, Ion Ander Vergara, Tiuete Asi, Francisco Müller, Facundo Coronel, Xabier Bengoa, JP, Jokin García eta Santiago Carrara Aldaketak: Haytham El Ayadi, Ander Fernandez, Fikri El Ghabali, Alex Teruel eta Markel Liaño.
Partida gogorra bezain parekatua izan zen eta horrela gauzatu zen. Lehen zatiari Gastón Ibarbururen mutilek gogor ekin zioten eta 7 puntuko errentarekin bukatu zuten lehen zatia. Bigarraren zatiari dagokionez, galiziarrek markagailua irauli zuten baina azken momenturarte ez zuten amore eman eta 80. Minutuan Tiuete egindako entseguari esker partidua berdindu zuten, 4 puntuak Gaizka Arrizabalagaren menpe zeuden, oraingoan vigoren aurka ez bezala ostikoa gauzatu eta garaipena Gipuzkoa herrira ekartzea lortu zuten.
Hurrengo hitzordua Unben izango da Avileseko taldearen kontra, dinamika positiboarekin jarraitzeko asmos urtengo dira eta modu batez sailkapenean aurrerapauso bat eman.
Aupa E.R.T!!
Azken albisteak