Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
AVIA Eibar Rugby Taldeak asteburu honetan partida garrantzitsua zuen maila eusteko Oviedoren kontra, Asturiaseko hirian. Eibartarrek ez zuten aukera deuseztatu eta beharrezko puntuak lortu zituzten, 17-19ko emaitzarekin.
Gaston Ibarburuk atarako hamabostekoa honako hau izan zen: Martín Gerez, Ander Gallego , Federico Scarlato , Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Ander Fernández, Tiueti Así, Francisco Muller, Facundo Coronel, Xabier Bengoa, Ion Ander Vergara, Gaizka Arrizabalaga, Markel Liaño, Gastón Pilot Aldaketak . Endika Arrillaga, Haytham El Ayadi , Alexander Teruel, Achraf Chajrane, Santiago Carrara
Norgehiagoka gogorra izan zen hasierako minutuetatik non etxeko Taldeak aurreko jokalariekin garaipena lortzeko ahaleginak egin zituzten baina eibartarrak defentsa gogor eta landu batekin erasoak sahiestu zituzten, erasoan; ostera, zituzten baloiak baliatuz eta aukerak aprobetxatuz garaipena lortu zuten.
Hurrengo norgehiagoka denboraldi honetako azkena izango da eta partida final bat bezala izango da, Gastón Ibarbururen mutilak derrigortuta baitaude irabaztera mailari eusteko. Aste honetan atsedenaldia izango dute eta beraz partida horretan buru belarri lan egiteko aukera paregabea da. Final bat izanik jendearen bultzada eta indarra espero da eibarko mutilak garaipenera bultzatzeko.
Aupa E.R.T!!
Argazkia: corgofotografiarugby
Azken albisteak