Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Aurreko zapatuan, azaroaren 30ean eibarko rugby taldeak arratsaldeko 15.45 etan partidua jokatu zuten Oviedo Rugby taldearen kontra. Eibartarrak dinamika onarekinn jarraitzeko prest zeuden eta hala egin zuten 17-10 eko emaitza lortuz. Eguraldi desatseginak norgehiagoka gogorra iragartzen zuen eta puntuak lortzeko gogor ekin beharko zioten bi taldeek.
AVIA Eibar Rugby Taldeak ateratako hamabosta hau izan zen: Martín Gerez, Endika Arrillaga, Federico Scarlato, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Ander Fernandez, Tiuete Asi, Francisco Müller, Facundo Coronel, Xabier Bengoa, Ion Ander Vergara, Jon Arrizabalaga, Jokin García, Gaizka Arrizabalaga Aldaketak: Haytham El Ayadi, Achraf Chajrane, Santiago Carrara, Markel Liaño.
Gaston Ibarbururen jokalarientzat norgehiagoka irabaztea berebizikoa zen, azken postuetatik aldentzeko, taularen beheko alde hori gori-gori baitago eta zuzeneko partidua zen hau. Hasieratik, eibartarrak jokuan pisua hartu zuten defentsako lan gogorra eginez eta erasoan zituzten baloiak ondo baliatuz. Dinamika onarekin jarraitzea ezinbestekoa zen eibartarrentzat, azken entrenamentutan erskutsitako hobekintzarekin. AVIAKO mutilak 17-10 nagusitu ziren markagailuan 4 puntuak Gipuzkoako hirian geldituz.
Hurrengo hitzordua, datorren jaiean izango dute Galizia aldean, Vigon. Eibartarrak irabazteko asmoarekin joango dira eta puntuak etxera ekartzeko asmotan. Aipatu beharra dago, Federico Scarlatoren azken norgehiako izan dela, eta bera lana faltan botako dela Taldeak, eskerrik asko!
Aupa E.R.T!!
Azken albisteak