Kategoria: Senior Mutilak A

DHB ligako lehen jardunaldia jokatu zuten gizonezkoek Unben, AVK Bera Bera R.T-ren aurka.

 

Nahiz eta topaketa galdu (28-51), AVIA Eibarrek ez zion jokatzeari utzi. Sub18-tik igo berri diren hainbat jokalari ditu taldeak, jokalari gazteak, kategoria berriari aurre egiteko formakuntzan dauden jokalariak hain zuzen ere.

 

Hau horrela, partida ez zen ondo hasi armaginentzat, hiru entsegu jaso zituen lehenengo 20 minutuetan. Taldeak buru jaso zuen eta markagailua 21-17ra igotzea lortu zuen, nahiz eta bukaeran donostiarrek aurrea hartu zuten berriro ere.

 

Partidu gogorra eibartarrentzat, hobetzeko, aldatzeko eta beharrezkoa dena konpontzeko erabiliko dute hau eibartarrek, bereziki hurrengo partidura begira, mailaz igo berri den Ferrolen aurka Galizian jokatuko den partida.

 

AUPA EIBAR!

 

Hau izan zen talde titularra

  1. Unai Cabanzon

  2. Ander Gallego

  3. Gastón Ibarburu

  4. Gregorio Zabaloy

  5. Franco Maggiolo

  6. Ander Fernandez

  7. Achraf Chajrane

  8. Doudou Kaling

  9. Francisco Muller

  10. Gradyn Bowd

  11. Jokin Garcia

  12. Ion Ander Vergara

  13. Jon Arrizabalaga

  14. Gaizka Arrizabalaga

  15. Joshua Hudson

 Hauek izan ziren entseguak egin zituzten jokalariak

Josh Hudson

Jokin Garcia

Gradyn Bowd

Franco Maggiolo

 

Azken albisteak