Eibartarrak ostiralak 1ean jolastutako partidan Zarautzen kontra berdindu zuen, azkenaldiko joko eskesa alde batera utziz eta hobekuntza nabarmena erakutsiz. Partidua Asti zelaian jokatu zen, ostirala azaroak 1ean jaieguna aprobetxatuz. Partidu honek lehia bizikoa izaten da urtero bezela eta hala erakutsi zuten Gaston Ibarbururen mutillak. Azkeneko partidetako joko txarra alde batera utzi eta puntuak eibarrera eramateko asmoz gogor landu zuten partidua azkenean berdinketa lortuz, nahiz eta aurretik jartzeko aukera izan partidoko azken jokaldian. Eibartarren hamabosteko hau Izan zen: Endika Arrillaga, Ander Gallego, Federico Scarlato, Kepa Zamakola, Doudou Kaling, Ignacio Gea, Patricio Albertario, Francisco Müller, Facundo Coronel, Jon Arrizabalaga, Ion Ander Vergara, Gaizka Arrizabalaga, Santiago Carrara eta Jokin García aldaketak: Haytham El Ayadi, Achraf Chajrane, Alexander Teruel, Ander Fernandez, Markel Liaño, Gastón Pilot eta Xabier Bengoa.
Hurrengo partidua unben izango da, larunbat honetan arratsalseko 17:30 etan Gernikaren kontra
Azken albisteak