AVIA Eibar Rugby taldeko akademiak larunbat goiza errugbi paregabeaz disfrutatzeko aukera izan du.
16 azpikoak 10tan hasi dira Durangoren aurka jokatzen. Bizkaitarrek jokalari asko ekarri dituzten arren, partida oso intentsoa izan da eta talde biek joko ikusgarria eskaini dutela aitortu beharra dago. Jokoaren abiadura azpimarragarria izan da. Aipatzekoa da ere, taldean azpiko kategoriatik (14 azpikoak) igo berri diren jokalari asko daudela. Norgehiagoka etxekoen alde bukatu da, 53-24ko emaitzarekin.
Hurrengo partida 18 azpikoena izan da. Azken hauek 12 jokalari bakarrik aurkeztu dituzten arren, beraien jarrera ezinhobea izan dela esan beharra dago. Hauen aurkaria, 16 azpikoena bezala, Durango ere izan da. Bukaerako emaitza 52-31 izan da eibartarren alde. Denboraldiko lehenengo garaipena punto bonusekin lortu dute. Aipatzekoa da Axel Motaren debuta. Duela gutxi errugbiaren munduan sartu den arren, estrenaldi bikaina izan du entsegu bat lortuz