Ligako lehenengo itzulia amaitzeko azken partidoa jokatzeko eibartarrak Valladolidera joan ziren, beraiengandik sailkapenean 2 puntutara dagoen Vrac b-ren aurka jokatzera.
Norgehiagoka normala ez den ordu batean jokatu zen, 15:00tan alegia.
Norgehiagoka hasieran Avia Eibar Rugby Taldeko mutilak beraien jokoa erakutsiz hasi zen eta lan horri esker markagailuan aurretik jarri ziren Gaizkak sartutako zigor kolpe bati esker. Baina etxeko taldeak berehala erakutsi zuen beraien zelaian oso gogorra den taldea dela eta jokoan agintzen hasi ziren. Ondo organizatutako jokoa eginez eta baloiaren jabetza izanik, valladolideko taldeak markagailuari buelta eman eta eibartarrak egoera larri batean jarri zituzten. Eibartarrek defentsa lan gogorra egin zuten etxeko taldea geldiarazteko eta beraien akatsak baliatuz Jokin Garciak taldeko lehen entsegua lortu zuen.
Bigarren zatian, Vrac-eko taldea partiduaren bila irten ziren, baloiaren jabetza gehiago edukiz, eta horregatik eibartarrei asko kostatu zitzaien beraien jokoa inposatzea eta erasoari aurre egitea tokatu zitzaien.
Azkenean norgehiagokan 22ko berdinketa lortu zuten, Avia Eibar Rugby Taldeko mutilei zapore gazi gozoa utziz. Norgehiagoka irabazteko asmoarekin joan ziren sailkapenean VRAC-B aurreratzeko asmoz baina ezin izan zuten helburua lortu.
Azken albisteak