Gaur, hilak 15, gure neskek Gernikan antolatu den emakumeen aldeko kirol ekitaldi batean parte hartu dute. Txapelketa hau egin den lehenengo urtea izan da. Emakumeen kirola bultzatzea eta sustatzea du helburu.
Goizean goiz ekin diote neskek jokatzeari, errugbia eta futbola txandakatuz. Futboleko neskek torneoari hasiera eman diote eta segidan, eibartarrek getxoren aurka jokatu dute. Hasieran gure neskek gogor eutsi diote norgehiagokari baina bizkaitarrak duten esperientziaz baliatu dira. Partidua berdinduz bukatu da eta urrezko entseguaren bidez getxotarrak garaile irten dira.
Lehenengo partida galdu dutenez, hurrengoa bilboko nesken aurka jokatu behar izan dute. Lehenengo minutuetatik armagiñak nagusitu egin dira. Nahiz eta partida erraza izan den, gure neskek ez diote borrokatzeari utzi. Txapelketaren sailkapen orokorrean 3.postua lortu dute.
Emakumeen kirola bultzatzeko edozein ekitaldiren alde gaude AVIA Eibar Rugby Taldean. Oro har, berdintasunaren aldeko bide honen partaide izatea nahi dugu.