Kategoria: Senior Mutilak A

Aurten ere, AVIA Eibar Rugby taldeak Ohorezko Bigarren Mailan jokatuko du; kontuan izanda bizi dugun egoerak eguneroko bizitzan ondorioak dituela, hala gertatzen da ere kirol mailan, eta Erreugbiaren kasua ez da aparteko errealitate bat. Momentu hauetan ezjakintasuna da nabari Espainiako Federazioak ez baitu egutegia ezarri; beraz, denboraldiaren hasiera airean dago, hala ere, Gastón Ibarbururen mutilak entrenatzen hasi dira.

 

Aurredenboraldiari gogor ekin dio Eibarko taldeak, segurtasun neurri zorrotz batzuen barruan. Aurtengo kanpainari oldartsu eta adoretsu aurre egiteko aste barruan hiruzpalau saio antolatu ditu klubak. Bertan teknika ariketak bai eta ariketa fisikoak lantzen dituzte. Aurten ere talde giro aparta sumatzen da eta horrekin batera aurreko urtean lortutako emaitza hobetu nahi da.

 

Emaitza hauek hobetzeko asmotan bi fitxaketa egin berri ditu taldeak bai eta arrobiko gazteak lehen taldean jokatzeko aukera izango dute aurten. Talde armagiñak, 2020/2021 denboraldiari gogotsu ekin dio beste urte batez Bigarren mailan gelditzeko asmoekin eta ilusioa galdu barik beste helburu batzuk lortzeko nahi eta lanarekin.

 

AUPA ERT!

 

Azken albisteak