AVIA Eibar Rugby Taldea zapatuan zuen hitzordua jarrita Gipuzkoako hiriburuan, Anoetako mini-estadioan, arratsaldeko 16.00retan. Eibartarrak azken jaurdunaldietan izandako dinamika positiboa mantentzeko aukera paregabea zuten norgehiagoka honetan eta aukera aprobetxatu zuten Gaston Ibarbururen mutilek, 23-26ko markagailua lortuz.
Eibartarrek ateratako hamabostekoa hau izan zen: Endika Arrillaga, Martín Gerez, Ander Gallego, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Ander Fernandez, Asi twiieeti, Francisco Müller, Facundo Coronel, Jon Arrizabalaga, Ion Ander Vergara, JP, Xabier Bengoa eta Gaizka Arrizabalaga Aldaketak: Aytham El Ayadi, Markel Liaño eta Achraf Chajrane.
AVIA Eibar Rugby Taldeak garaipena lortu zuen Donostin partida gogor eta parekatu batean, horrela lehen zatia entsegu gabe amaitu zen baina Bera-berak de entsegu kolpeak balidatuz, eibartarren huts egiteagatik 12-00 nagusitu ziren, esan beharra dago partidan puntu gehienak horrela lortu dituztela. Bigarren zatian Gastón Ibarbururen mutilek, nortasuna erakutsiz markagailuari buelta eman zioten, entrenatutako gauzak balidatuz. Horrela, bigarren zatiko 53 eta 56. Minutuetan entseguak lortuz, twiieeti eta martinen eskutik, 66. Minutuan touch batetik eta ondorengo lanari esker Franco Maggiolo k entsegua lortu zuen eta azkenik, 76. Minutuan bigarrena sartu zuen. Gaizka arrizabalaga, 3 transformazio lortu zuen.
Hurrengo norgehiago, hurrengo asteburuan jokatuko dute unben Getxoren kontra. Markagailuan lehen postuan daude baina hori ez da atzakia norgehiagoka lantzeko eta dinamika positiboarekin jarraitzeko.
Aupa E.R.T!!
Argazkia: Bera Bera Rugby
Azken albisteak