Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar rugby taldeak Vigon jokatu zuen ligako lehen bueltako azken partidua, As Lagoas rugby zelaian, zapatuan abenduak 7, 12:00 etan.
Eibartarrak ostiral goizean irten ziren vigo aldera partidu oso garrantzitsu bat jokatzeko, Vigoko taldea eibartarren azpitik zegoen puntu eskas batera.
Eibartarrek hurrengo hamabostekoa zelairatu zuen: Haytam, Ander Gallego, Martin, Kepa, Franco, Acharf, Doudou, Tuiti, Jokin, Facundo, Markel, Ion Ander, Jp, Jon Arrizabalaga eta Gaizka. Aldaketak hurrengoak esan ziren: Endika, Alex Teruel, Ander Fernandez, Patxi, Xabi, Santi eta Gaston.
Partidu gogorra suposatzen zen bi taldeentzat eta markagailluak hori islatzen du 25-25 izanda. Vigoko taldea hasiera batetik euren jokoa nabaritzea nahi zuen, aurrelariekin gaston ibarbururen taldea nekatuz eta hiru laurdenentzat zabalduz. Lehengo puntuak ostikada bidez lortu zituzten ordea, eibartarrek defentsa lanetan egiten zituzten faltak baliatuz.Horrela atsedenaldira 14-3 markagailluarekin heldu ziren. Bigarren zatian, ordea, eibatarrek gogoz ekin zioten markagailuari buelta eman nahian, euren jokoa nabarmenduz eta puntuak sartuz. Partidua azken minuturarte parekatua izan da eta eibartarrek azken jokaldian izan dute 4 puntuak eibarrera eramateko aukera, baina Gaizkak ezin izan du entsegua eta geroko transformazioa gauzatu.
Datorren astean eibartarrak donostira jungo dira bigarren bueltako lelengo partidua jokatzera, Bera Bera taldearen aurka.

Azken albisteak