Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Hamargarren jardunaldian, elurra tarteko, jokatu gabe geratu zen partidua izan zuten gipuzkoarrek, Avia Eibar eta Bera Bera R.T. -ren artean. Bai klasifikazioan , bai zelai barruan berdinduta dauden bi talderen arteko lehia izan genuen Unbeko zelaian. Partida hasi eta bereala donostiarrek aurre artu zuten markagailuan, 0-7 entsegu baten ondorioz. Baina Avia Eibar Rugby taldeak lanari ekin zion, baloiaren jabetza mantenduz eta jokoa maixuki eraikiz, honela atsedenaldira ailatu orduko markagailuari buelta ematea lortu zuen. Bi entsegu, bietako bat bihurtua, eta ostikoz lortutako zigor kolpea gehituta. Maul-etan kanpoko taldea gogor, mele-etan etxeko taldea seguru, hiru laurdenek izan zuten partida erritmos aldatzeko aukera, beti ere aurkariaren akatsak ondo aprobetxatuz.

Bigarren zatian bisitarien joko azkarrak min haundia egin zuen eta hiru entsegu gehiago lortzeko kapaz izan ziren, eibartarrak larri estutu zituzten markagailuan azkenengo minuturarte baino puntu batera geratu ziren. Avia Eibar Rugby Taldeak defentsan lan gehiago izan zuen arren, erasoan alai mantendu zen eta bigarren zatian beste bi aldiz lortu zuen baloia fondoko marrara eramatea. Azkenenan bost puntu lortu zituzten putrearen mutilak, aurtengo denboraldiko lan onaren eredu.

Azken albisteak