Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Otsailak 17 Zapatua, Oviedo, 16:00.

Partidu gogorra izan zen bi taldeentzat zelaiaren baldintzaren ondorioz, horren ondorioz bi taldeek ostikada erabili zuten. Lehenengo zatian Oviedo-tarrek bi  entsegu lortu zituzten Avia Eibar Rugby-ren bi akats defentsiboengatik,  partidua 15-0 joan zen atsedenaldira Oviedo-tarren alde.

Atsedenaldiaren ostean Avia Eibar Rugby taldeak gogor aritu zen eta baloia zuenean entsegua bilatzen saiatu zen, baina nekearen eta zelairen baldintzaren ondorioz ezin izan zuten lortu. Arbitroaren  pitiduaren ostean partida 18-0 bukatu zen Oviedo-tarren alde.

Avia Eibar Rugby taldeak hurrengo jokalariekin hasi zuen partida: MOYA, ARRILLAGA, ORTÍZ, ZAMAKOLA, ZABALOY, KALING, GALLEGO, MEABEBASTERRETXEA,  MÜLLER, ARRIZABALAGA, MALABE, AMOR, VERGARA, GARCÍA, VILCHES.

Bestaldetik Oviedo Rugby club-ek hurrengo jokalariekin hasi zuen partida: ROCES, CHILLON, QUIROGA, GUEYE, TAMARGO, MENDEZ, DIAZ, ABARCA, MENENDEZ, CONTINO, CASTAÑO, MORAN, MOLNAR, VILLENA, PAZ.

Azken albisteak