Talde eibartarrak desafio polit bat izan zuen larunbat arratsaldean. Valladolidera bidaiatzen zuten sailkapenean aurkari zuzena zuten Emerging el Salvadorren aurka jokatzeko.
Norgehiagoka arratsaldeko 4tan jokatu zen, armaillak beteta zeudelarik.
Lehenengo zatian, talde biek beraien jokoa erakusten eta baloiaren jabetza lortzen saiatu ziren, baina paretsu zeuden. Salvadorrek hobeto aprobetxatu zituen bere aukerak bi entsegu lortuz, eibartarrek ordea, nahiz eta 22ko marrara iritsi, ezin zituzten puntuak lortu. Horrela, deskantsuan 12-5 etxekoen alde geratu zen; bigarren zati parekatu eta gogor bat izango zutela ikus zatekeen.
Baina bigarren zatia hasi eta berehala, etxeko taldea partiduaren jaun eta jabe izan zen. Eibartarrek, beraien joko antolatzailea den Jake galdu zuten buruko kolpe baten erruz, eta ondoren, Gaizka ere. Horrela, Avia Eibar Rugby Taldeak bere hiru laurdenak berrantolatu behar izan zituen, eta ezin izan zion salvadorreko joko on eta ordenatuari aurre egin. Honetaz gain, eibartarrak bi aldiz jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, lehenegoa 10minutuz Nicolas 8 zenbakia kaleratua izan zenean eta gero, Patxi txartel gorriaz kaleratu zutenean.
Norgehiagoka 50-10 emaitza gogor batekin amaitu zen.
Azken albisteak