Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Zapatuan, urriak 20, Avia Eibar Rugby B Taldeak Zaisa Txingudiren aurka jokatu zuen Plaiaundiko euskal ligako, 4.jardunaldia.

Avia Eibar Rugby taldea 12 jokalariekin bakarrik atera zen zelaira. Lehenengo zatian Zaisa Txingudik azkartasunez zabaldu zuen markagailua. Zaisa Txingudi partiduaren jabe izan zen eta hainbat entsegu lortu zituen lehengo zatian.

Bigarren zatian eibartarrek ez zuten amore eman eta esfortzuz entsegu bat lortu zuten. Partidua ezin izan zen bukaerara ailegatu eibartarrak 10 jokalarirekin geratu zirelako eta 70. minutuan epaileak bukaera eman zion partiduari 70-5 emaitzarekin.

Hamabi gudari hauen esfortzua aitortu behar dugu, partidu gogorra izatearren dana eman zutelako zelaian bukaerararte.

Azken albisteak