AVIA Eibar Rugby, azkenengo denboraldietan izandako etengabeko hazkuntza eta bilakaeraren ondorioz, talde lehiakor, borrokalari eta anbizio handiko helburuak dituen kluba bilakatu da. Gure maila guztietan (eskola, 10/12/14/16/18 urte azpikoetan, neskak, mutilak A eta mutilak B) formakuntza profesionala jasotzen dute, maila altuan jokatu eta errugbian ibilbide luzea daukaten pertsonen eskutik.
Avia Eibar Rugby taldetik ikaskuntza eta hazkuntzagatik apustu egiten dugu. Aurten, nesken taldeak 30 fitxa ditu, helburua bi talde sortzea delarik, A eta B.
Horregatik, gure hazkuntzarekin jarraitu ahal izateko beharrezko ikusten dugu nesken taldera errugbian ibilbide luzea eta formakuntza daukaten maila altuko profesionalak ekartzea. Era honetan, gure jokalariei maila altura iristeko formakuntza eskaintzea lortuko dugu.
Horretarako, gure inkorporazio berria aurkezten dugu, Amy Louise Williams, Euskal Herrira iritsi da lineako nesken eta 16 urte azpikoen entratzaile modura. Zelanda Berrian jokalari profesionala da, errugbiaren jokalari sutsua eta gaur egungo kapitaina bere taldean, gainera 20 urte baino gehiago daramatza kirol honetan jokatzen. 2007ko munduko txapelketan Black Ferns-ekin jokatu zuen. Eta garrantzitsuena, gure taldera ekartzeko arrazoia, errugbiaren jokoa erakusten eta laguntzen disfrutatzen lagunduko du.
Nahiz eta hasieran proiektu honetan Amy-ren etorrera bakarrik aurreikusi, Yarnisae Waithiri jokalaria ere datorkigu, esperientzia berri hau batera biziko dute Euskal Herrian. Eurekin harremanetan jartzea Sywom sare sozialaren bidez egin da, plataforma honen helburua emakumeen kirola indartzea eta emakume kirolariei ikasten jarraitzeko aukera ematea da.
Fitxaketa berriak kluba haztea ekarriko du, neskak entrenatzeaz gain 16 urte azpikoak ere entrenatu baititu.
Avia Eibar Rugbyko kideok gauza berriak ikasteko gogoz eta ilusioz gaude.