Avia Eibar Rugby taldeko neskek azkenaurreko partida jokatu dute BUC taldearen aurka. Partida igandean, Unben 12:00etan, jokatu da.
Partida garrantzitsua zen, armaginek garaipena behar baitzuten finalerdiak etxean jokatzeko.
Partida hasi eta minutu gutxira, eibartarrek lehen puntuak markatu dituzte. Kontrakoek beraien mailari eutsi diote, eibartarren jokoa zailduz, baina hala ere, ezin izan dute beraien bolada ona gelditu. Lehen zatia 52-0ekoa zen.
Bigarren zatian, BUC gogotsu sartu da lehen puntuak lortzeko asmoz, baina eibarrarrek intentsitatea jaitsi arren, markagailuko konstantzia mantentzea lortu dute.
Partida 72-0ekoarekin bukatu da eibartarren alde.
Partida bakarra geratzen zaie eta ondoren finalerdiak jokatuko dira.
Zorionak neskak!! Jarraitu horrela!!