Kategoria: Akademia ERT

AVIA EIBAR R.T. sub16k Durango R.T.-rekin jokatu zuen larunbatean Landakon. Armaginek joku maila ona erakutsi zuten, ruck jokaldietan lan ona eginez. Horrela, oporraldiaren ondoren ikusitako hobekuntzak jarraipena izan zuen Durangon.

Bizkaitarrak talde indartsu eta azkarra izan ziren, norgehiagokari erritmo bizia emanez. Eibarrek ezin izan zuen mantendu durangarren maila, eta nekea nagusitzen joan zen jokalarien artean. Izan ere, Durango talde handia zen eta aldaketa ugari egin zituen partiduan zehar. Eibarrek aldiz, jokalari kopuru txikiagorekin, ez zuen aldaketa egiteko aukerarik izan.

Azken albisteak