Duela bi aste RIOJA-ren aurka egin zuen partidu eskasaren ondoren, AVIA EIBAR R.T. SUB16-k bestelako irudia erakutsi zuen larunbatean Txingudi-ren aurrean. Defentsako lerroa hobetzeko azken entrenamenduetan egindako lanak islada izan zuen zelaian. Halaber, elkarri eman beharreko laguntza nabarmen hobetu zuten oraingoan. Plaiaundin burututako entseguak, denboraldiko onenetarikoak izan ziren.
Beste alde batetik, komunikazioa hobetzeko beharra agerian geratu zen, bai eta defentsako lerroa aurrera egiterakoan abiadura falta ere bai. Partida amaitu zen markagailuan Irungoen aldeko 57-22 emaitza agertzen zelarik
Azken albisteak